CASTILLO DE ABLITAS OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA

Mota: Empeltre. Kalitate goreneko oliba-olioa. Olibetatik zuzenean eskuratua, prozedura mekanikoen bitartez baino ez. Hotzeko erauzketa.

1 l eta 1,5 l-ko ontzietan eskuragarri.


 

BOLANDÍN - ARDO BELTZA

Garnatxa eta Tempranilloa. Beltz gaztea. Garnatxaz eta Tempranillo-ukituaz egina, hartzidura alkoholiko bitarteko mazerazio-prozesuan hartzen du errubi-gorri kolore bereizgarria. Kontsumitzeko une hobezina: 0 eta 2 urte bitartean.

Nafarroako sor-markako ardoa.

 

CASTILLO DE ABLITAS - ARDO GORRIA

% 100 Garnatxa. Muztioari hotzeko mazerazioa aplikatzen zaio mahats-azalekin batera, eta bertan ateratzen du kolorea; jarraian, muztioa eta gai solidoak bereizten dira, hartzidura birjina egin dadin. Kontsumitzeko une hobezina: 0 eta 1 urte bitartean.

Nafarroako sor-markako ardoa.

 

ZEREAL EKOLOGIKO eta arrunta

Gure lurretako zereal ekologikoaren solteko salmenta, ongarri artifizialik gabea eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren ECO zigilua duena. Zereal arrunta ere badago.

Solteko salmenta.

 

Venta a granel.

BAG IN BOX - ARDO BELTZA

Garnatxa eta Tempranillo nahasketa da, ardo gazte hau lehen bi urteetan merkaturatzen da. Tangatik ontzira igarotzen da zuzenean, botilaratzeko eta upelen prozesuetatik igaro gabe, eta freskotasuna eta mahatsetatik eratorritako lurrin primarioak nagusitzen dira.

5 l eta 10 l-ko ontzietan eskuragarri.

 

BAG IN BOX - ARDO GORRIA

Mahats tinduekin eginiko ardoa, % 100 Garnatxa. Tangatik ontzira igarotzen dira, lehen urtean merkaturatzeko, beltzak bezalaxe, botilaratze-prozesuetatik igaro gabe. Ardo atsegin eta freskoa da, kolore distiratsu eta erakargarriekin.

5 l eta 10 l-ko ontzietan eskuragarri.