1952an sortu zenetik, kooperatiba honek Empeltre barietateko oliba-olio birjina estra eta ardo gazte, beltz eta gorriak ekoizten ditu, Ablitasko (Nafarroa) lurretako fruituekin. Produktu guztia kooperatibaren 280 hektareako lurretatik jasotzen da, halaxe “gure herriko” jatorria bermatzeko.

50eko hamarkadan, “gizon-talde bat Francisco Labarga parroko jaunarekin bildu zen Mutilen Eskolako Aretoan, upategi kooperatiboak egiteko irrikaz”. Hala dago jasota Batzar Nagusiaren lehen aktan, Labargaren animo-hitzekin batera: “Bertaratuak adoretu zituen, beren interesen alde bat egin zezaten: batasunak indarra eragiten du, eta berrehun gizoneko talde sendoak edozein arazori egingo dio aurre ekonomikoki; gizon horiek bestelako balioa emango diote euren lanaren fruituari, izerdi guztien ahaleginarekin”.

Garai hartan, herriko estankoan aurki zitezkeen kooperatiban bazkide gisa izena emateko orriak, mahasti erregu-lur bakoitzeko pezeta baten truke. 1952. urtean bertan, bazkideek erregu-lur bakoitzeko bost pezetako kuota ordaindu zuten olio-errota eraikitzeko.

Harrezkero, gauza asko aldatu dira, modernizatu egin dira edo instalazioak handitu dituzte, baina betiere tradizioa errespetatuta, lurrazpiko biltegiei eutsita, adibidez.