Olio-errotan egiten dugu OLIBA OLIO BIRJINA ESTRA, gure herriko oliba oinarri: lehenengo, presioa aplikatzen zaio, kalitate goreneko zukua ateratzeko. Oliba-olio birjina estra hau prozedura mekanikoen bitartez baino ez da lortzen, eta inoiz ez du izaten 0.8º-tik gorako azidotasun-maila. Olioen arteko naturalena da, eta gure OSASUNAREN oreka doitu eta babestu egiten du. 1953an osatu zen Olio-errotako Talde Kooperatiboa, “oliba-interesen administrazio eta ustiaketatik etekinik handiena lortzeko helburuarekin”. Ablitasko olibondoen artean, badira EHUN URTETIK GORAKOAK, gure olioei balio erantsia ematen dietenak.